XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Jende-talde baztertu horiek ere badute kultura propioa, edo kultura nagusiaren parte izan behar dute: zuzentasun politikoa medio, dwem kulturaren kontrako balantza egiteko tenorea da.

Kontua da, talde nagusiak gutxi batzuk izanik, baztertuak nor eta zenbat diren jakitea konplikatuxeagoa dela.

Baztertuak milioika dira: baztertutakoen talde bat antolatzeko ez duzu gehiegi behar.

Kultura nagusian parte hartzeko eskubidea aldarrika dezaketen ehundaka jende-talde osa daitezke: Euskal Herrian koordinakundeak osatzen diren erraztasun berdinarekin.

Honen atzean, Robert Hughes-ek dioen kexuaren kultura dago.

Izenburu hori duen liburua idatzi du Hughesek, Time aldizkariko arte kritikariak: The culture of complaint, gizarte amerikarraren eta bereziki kultura eta arte alorren azterketa zorrotz eta errukigabea da, irakurtzerakoan hauxe bera esan nahi nuen bururatzen zaizun liburu horietakoa da, baina jakina, zuk baino lehenago esan du, eta hobeto gainera.

Multikulturalismoaz eta zuzentasun politikoaz hemen garatutako ideia batzuk berari zor dizkiot.

Multikulturalismoaren irakurketa baikorra egiten du, lehenik eta behin, Hughesek: arraza, erlijio, sexu, adin eta hizkuntzen desberdintasunen mugetatik haratago ikusten jakin eta ikastea da multikulturalismoaren funtsa.

Baina aniztasunaren erreibindikazioa kexu etengabea bihurtzen da sarri: kolonizatuak kolonizatzailearen kultura osoa gaitzesten du, ezer onik ezin dio ikusi.

Eta kexatzeko motiboak beti ageri dira: gizenek argalen errepresio estetikoa salatzen dute; ezerretzaileek erretzaileena, eta alderantziz ere bai.

KEXUKA HASTEKOTAN

Kexuka hasiz gero, atomizazioan erortzen gara berehala.

Autore zerrenda bat proposatzen baduzu zernahi asmorekin, (...)